Aiara Industrial Lab, Arabako Foru Aldundiak sustatutako proiektua da, Aiarako Kuadrillarekin eta Amurrioko eta Laudioko udalekin lankidetzan. Proiektu honek eskualdeko industria-sarearen eta garapen agentzien arteko lankidetza bultzatu eta lankidetza iraunkorreko enpresa-foro bat ezarri nahi du. Enpresa-foro honek, eskualdeko industriak bere beharrak plantea dezan eta gure enpresen garapen lehiakortasuna bultzatzeko beharrezkotzat jotzen diren proiektuak sustatzea bilatzen du.