BIEMH 2026an izango gara

Aiara Industrial Lab-ek parte hartuko du BIEMH 2026an, martxoaren 2tik 6ra Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) egingo dena. Makina-erremintaren Nazioarteko Biurtekaria estatuko erakusleiho industrial garrantzitsuenetako bat da, eta bertan azpikontratako enpresak, fabrikatzaileak, bezeroak eta sektoreko eragileak elkartzen dira esperientziak partekatzeko, sinergiak sortzeko eta negozio-aukera berriak aztertzeko.

Aiara Industrial Lab-en presentziak helburu du Aiaraldeko industria-sarearen proiekzioa indartzea, bertako enpresen sendotasuna eta gaitasuna azpimarratzea eta eskualdea lurralde berritzaile, lehiakor eta lankidetzarako irekia gisa kokatzea.

👉 Azpikontratazio azokan egin genuen bezala, parte-hartze taldekatua eramango dugu, eta Aiaraldeko industria-enpresek, hala nahi dutenek, beren produktuak eta zerbitzuak erakusteko gunea izango dute. Aiaraldeko enpresa baten parte bazara eta ekimen honetara batu edo zure jarduera azokan ezagutarazi nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. BIEMH 2026 Aiaraldeko industriaren talentua, aniztasuna eta potentziala erakusteko plataforma ere izan dadila nahi dugu.