Aiara Industrial Labek, Mondragon Unibertsitatearekin batera, lan-harremanen eta pertsonen kudeaketaren egungo erronkei heltzeko prestakuntza-programa bat sustatu du.

Bost tailer praktiko, elkarrizketa eta konfiantza, barne-komunikazioa, parte-hartzea eta konpromisoa, gatazken kudeaketa eta antolakuntza-osasuna lantzeko.
Prestakuntza dinamikoa izango da, esperientziak partekatzeko, elkarrizketa sustatzeko eta erakundeetan harreman-eredu kolaboratiboagoetarantz aurrera egiteko.
📅 Azaroak 13, 19 eta 26 · Abenduak 3 eta 10
🕘 9:00 – 13:00
👥 Gehienez 15 pertsona