Innovación, Tecnología y sostenibilidad para un Futuro Industrial
NorGaren
Eskualdeko industria sarearen lankidetza bultzatu nahi dugu.
Aiara Industrial Lab, Arabako Foru Aldundiak sustatutako proiektua da, Aiarako Kuadrillarekin eta Amurrioko eta Laudioko udalekin lankidetzan. Proiektu honek eskualdeko industria-sarearen eta garapen agentzien arteko lankidetza bultzatu eta lankidetza iraunkorreko enpresa-foro bat ezarri nahi du. Enpresa-foro honek, eskualdeko industriak bere beharrak plantea dezan eta gure enpresen garapen lehiakortasuna bultzatzeko beharrezkotzat jotzen diren proiektuak sustatzea bilatzen du.
Helburuak:
Eskualdeko industria sarea indartzea, lehiakortasuna hobetzea eta lanpostu berriak sortzea.
Enpresen eta erakundeen artean sinergiak sortzea.
Lankidetza-proiektuak garatzen laguntzea.
Enpresak, ikaskuntza-zentroak eta erakunde publikoak azpiegitura komun batekin lerrokatzea eta lotzea.
Horretarako, 6 lan-ildo ezarri dira:
Ekintzailetza eta Azelerazioa
Kultura ekintzailea bultzatzea.
Eraldaketa digitala
Enpresetan soluzio digitalak eta teknologia gaitzaileak ezartzeko laguntza.
Trantsizio berdea
Enpresei etorkizun jasangarrirako trantsizioan laguntzen diegu.
Prestakuntza eta Talentua
Unibertsitate-espezializazioko industria-prestakuntzak, hezkuntza-erakundeekin lankidetzan eta talentua erakartzeko ekimenak.
Industria-azpiegiturak
Salgaien trenbideko garraioa sustatzeko, industrialdeak mantentzeko eta industria-lurzorua berreskuratzeko lan egiten dugu.
Berrikuntza irekiko proiektuak
Lankidetza proiektuak eta barne-ekintzailetza proiektuak sustatzea, berrikuntza irekiko metodologien bidez, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.