Aiaraldeko industriak duen potentziala erakusten 32. BIEMHen

Ekainaren 3tik 7ra, Bilbao Exhibition Centrek (BEC) Makina Erremintaren Azokaren (BIEMH) 32. edizioa hartu zuen, industria sektoreko nazioarteko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat.

Aiara Industrial Lab-ek stand bat izan zuen Aiaraldeko industria-ehuna ikusarazteko, eta aukera baliatu zen merkataritza-harremanak ezartzeko eta lankidetzarako aukera berriak aztertzeko, bai eta Arabako Foru Aldundiaren ekimenaren lan-ildoak ezagutarazteko ere

Azokan parte hartzeak Aiara Industrial Labek etengabeko berrikuntzarekin duen konpromisoa eta eskualdeko industriaren bilakaeran duen paper aktiboa azpimarratzen ditu.