
Aiara Industrial Lab presente egongo da Subkontratazio 2025 azokan, ekainaren 2tik 5era Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) ospatuko dena. Ekitaldi hau estatu mailako industria-topaketa nagusietako bat da, eta azpikontratazio-enpresak, fabrikatzaileak, bezeroak eta industria-eremuko beste eragile batzuk elkartzen ditu, ezagutza trukatzeko, harreman komertzialak ezartzeko eta lankidetzarako aukera berriak ezagutzeko.
Azokan parte hartuz, Aiara Industrial Lab-ek Aiaraldeko industria-sareari ikusgarritasuna eman nahi dio, eskualdeko enpresen potentziala erakutsi, eta lurraldea berritzaile, lehiakor eta lankidetzarako irekia den eremu gisa kokatzen lagundu.
Aiaraldeko enpresa bazara eta azoka honen baitan parte hartu edo zure jarduera ikusgai egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Gune hau eskualdeko talentua, gaitasuna eta industria-aniztasuna erakusteko aukera izan dadin nahi dugu.