Aiaraldeko enpresen berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu Aiara Industrial Laben. Horregatik, Aiaraldea Digitala programa abiarazi dugu: Eraldaketa digitaleko proiektu pilotuak, aukera paregabea eskualdeko ETE industrialentzat, teknologiaren bidez lehiakortasuna hobetu nahi dutenentzat.
Programak honako hauek eskaintzen ditu:
- Behar teknologikoak identifikatzeko diagnostiko pertsonalizatua.
- Hainbat arlotan soluzio proposamena, hala nola IoT, Adimen Artifiziala, Big Data, biki digitala, zibersegurtasuna… eta abar.
- Inplementazio praktikoa 20.000 €arteko dirulaguntzekin.
Interesa duten enpresek 2025eko ekainaren 30era arte aurkez dezakete eskabidea, edo funtsak agortu arte.
Informazio gehiago edota eskaera egin nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan info@aiaralab.eus helbidean edo 615 751 111 telefonora deituta.
Aiara Industrial Lab: Berrikuntza zure enpresaren zerbitzura.

