Urriaren amaieran Aiaraldea Berrikuntza Irekiko Fabrika programa aurkeztu zen Amurrioko Refor eraikinean. Enpresei beren erronka edo premia larrienei erantzuteko proiektu-ideiak garatzen laguntzeko zerbitzua da.
Nola helduko zaie enpresen erronkei edo beharrei?
Erronkei aurre egiteko, eskualdeko industria-sarearen eta ekintzailearen eta berrikuntza-ekosistemako eragileen arteko lankidetzaren bidez.
Nork parte hartu dezake?
Programa honetan enpresa txiki, ertain eta handiek, startupek eta Aiaraldeko berrikuntza agenteek parte har dezakete.
Zenbat kostatzen du programan parte hartzeak?
Aiaraldea Berrikuntza Irekiko Fabrika programan parte hartzea doakoa da.
Zer da berrikuntza irekia?
Berrikuntza irekia enpresa-praktika aurreratu bat da, enpresa askok mundu mailan hartzen ari direnak, eta lankidetzan eta baterako sorkuntzan oinarritzen da. Hala, enpresek beren ezagutza gehitu eta osatu dezakete beren mugetatik kanpo dagoenarekin, beste enpresa batzuekin, bezero eta hornitzaileekin, zentro teknologikoekin, klusterrekin, unibertsitateekin eta beste eragile batzuekin harremanetan jarriz, eta, horrela, produktu, zerbitzu eta prozesu hobetuak eta produktu eta prozesu berritzaile berriak sortuz.
Zergatik parte hartu programan?
- Zure erakundeari zuzenean aplika dakizkiokeen ezagutzak eta esperientzia praktikoak eskuratu ahal izango dituzu.
- Aholkularitza aditua eta indibidualizatua lortuko duzu zure enpresarentzat
- Zure enpresa erronkak konpondu ahal izango dituzu
- Berrikuntza-proiektuak garatu ahal izango dituzu
- Zure erritmoan parte hartuko duzu. Zuk markatzen dituzu lan egiteko modua eta erritmoa, proiektuaren, zure beharren eta erabilgarritasunaren arabera
Zer lor dezakezu programa honekin?
- Zure enpresaren berrikuntza-mailari buruzko diagnostikoa
- Berrikuntza-erronkak identifikatzeko laguntza
- Lankidetzan eta diziplina anitzeko ikuspegiarekin berrikuntza-proiektuak garatzeko eta bizkortzeko laguntza
- Berrikuntza Irekiko Prestakuntza
- Erronkak identifikatu eta zehazteko elkarlaneko tailerrak
- Esperientziak eta praktika onak trukatzeko networking guneak
- Barne-ekintzailetza (enpresa barruan ekiteko babesa, prestakuntza eta laguntza)
- Aiaraldeko berrikuntza eragileekin harremanetan jartzea
- Azken batean, zure enpresaren lehiakortasuna handitzea.
Nola har dezaket parte programan?
Programan parte hartzeko, nahikoa da mezu elektroniko bat bidaltzea innovacion@aiaralab.eus.
Oharra: abenduaren 15a baino lehen izena ematea gomendatzen dugu, parte-hartzea ziurtatzeko.
Izen-emateak: Esteka honetan eman dezakezu izena: